European Green Capital Network sarearen bilera bat egingo da Gasteizen, apirilean

Gasteiz
GASTEIZKO UDALA
Publicado: jueves, 20 febrero 2020 17:35

GASTEIZ, 20 Feb. (EUROPA PRESS) -

European Green Capital Network sarearen bilera teknikoetako bat egingo da Gasteizen, apirilean. European Green Capital titulua jaso duten hiriek zein finalista geratu direnek osatzen dute sarea, eta Europako Batzordearen babesa du. Ana Oregi Gasteizko Udaleko Ingurumen Gaietarako Ikastegiko lehendakariak egin du iragarpena, erakundeko kontseiluak egindako bileran.

Horrela, apirilaren 21etik 23ra, Green Capital Network sareak bilera teknikoa egingo du Atarian eta Europa jauregian, "giza eskalako" hirien eredua aztertzeko. Sarea osatzen duten hirietan landutako irtenbideak eta ereduak aplikatuko ahal izateko materiala eta tresnak sortuko dira bilerako lantegietan.

Gaur egun, Amsterdam, Bartzelona, Bristol, Brusela, Kopenhage, Essen, Frankfurt, Friburgo, Gante, Glasgow, Hanburgo, Hertogenbosch, Lahti, Lille, Lisboa, Ljubljana, Malm, Münster, Nantes, Nimega, Nurenberg, Oslo, Reykjavik, Stockholm, Estrasburgo, Tallinn, Umea eta Gasteizek osatzen dute European Green Capital Network.

"Udal gobernuaren asmoa da ingurumen politiken alorrean erreferente diren hiriekin aurretik zituen loturak estutzea eta horretan nabarmendu diren hirien sare estrategiko berriak sortzea", adierazi du Ana Oregik.