EUSKADI.-Alkoholaren eraginpean eta gidabaimena epailearen aginduz kenduta zuela gidatzen zihoan gizon bat atxilotu dute Bermeon

Actualizado 2010/01/12 14:53:50 CET

BILBO, 12 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 39 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur gauerdian Bermeon (Bizkaia), trafikoaren segurtasunaren kontrako delitu bat egotzita. Atxilotuak positibo eman du alkoholemia probetan eta gidabaimena kenduta zuen epailearen aginduz, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gaur gaueko 00:30etan, Bermeon alkoholemia eta dokumentazio kontrol bat egiten ari ziren Ertzaintzaren agenteak ohartu dira kontrolatutako ibilgailu bateko gidariak edari alkoholdunen eraginpean zegoela erakusten zuten zantzu argiak zituela.

Alkoholemia probak bi aldiz egin dizkiote, eta gidariak (39 urteko Bermeoko gizon bat) positibo eman du bietan: 1,03 eta 1,05, hurrenez hurren. Hortaz, agenteek atxilotu egin dute, trafikoaren segurtasunaren kontrako delitu bat egin izana egotzita.

Halaber, kondena urratzearen delitu bat ere leporatu diote atxilotuari, izan ere, gidabaimena 2011ra arte kenduta zuen epailearen aginduz. Dagozkion eginbideak burututa, atxilotua (polizia aurrekariak ditu antzeko delituak direla eta) aske geratu da, baina epailearen aurrera joan beharko du deitzen dutenean.