EUSKADI.-Alkoholemia-kontrolak areagotuko dituzte Donostiako Aste Nagusian bertako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 10 agosto 2007 19:45

DONOSTIA 10 Ago. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak alkoholemia-proba gehiago egingo dituzte hiriko hainbat tokitan eta aldirietan, bihartik aurrera Aste Nagusia bukatu arte, zirkulazio istripuak ekidite aldera. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zepelin bat aireratzea aurreikusi du, donostiarrei alkohola hartu izanak gidatzeko orduan zer-nolako arriskua dakarren gogorarazteko.

Prebentziorako kanpaina hau Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoa 2007-2010i dagokio eta, prebentziozko alkoholemoa-probak ez ezik, irrati eta telebistan iragarkiak egingo dira, alkoholak gidatzean arrisku handia dakarrela-eta gidariek kontzientzia har dezaten.

Horrez gain, Herrizaingo Sailak ekimen berritzaile bat gauzatuko du; izan ere, zepelin bat izango da Donostiako zeruan, "¿Quién conduce esta noche?- Gero nor gidari?" mezuaz donostiarrei eta bisitariei alkohola hartu izana gidatzeko orduan oso arriskutsua dela gogorarazteko.

Zepelina argiduna da, bost metroko luzera du eta lurretik 25 bat metrora jarriko dute, 20,00etatik 4,00ak arte, jaiaz gozatu ostean automobila hartu behar dutenek mezua gogoan har dezaten. Hain zuzen ere, globo gidatua abuztuaren 12an, 14an, 15ean eta 17an ikusi ahal izango da Donostiako Udaletxearen alboan.

Contenido patrocinado