EUSKADI.-Bilboko Museo Arkeologikoak Euskal Herriko arkeologiari buruzko azken ikerketen inguruko hitzaldi batzuk antolatu ditu

Actualizado 2010/02/03 15:23:02 CET

BILBO, 3 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Museo Arkeologikoak "Iragana ezagutu: ikerketa arkeologikoak Euskal Herrian" izenburuko hitzaldien zikloa antolatu du. Hitzaldiok otsaileko asteazken eta ostegunetan izango dira, 19:00etatik aurrera, eta sarrera doakoa izango da. Helburua da publiko orokorrari, ikertzaileei, irakasleei, unibertsitateko ikasleei eta interesa duten guztiei Euskal Herrian egin diren azken arkeologia-ikerketen emaitzen berri ematea.

Jardunaldietan, Bizkaiko hainbat garaitako lau aztarnategitan egin diren indusketak azalduko dira. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zerbitzuak diruz lagundu ditu egun amaitua dauden landa-lanak. Halaber, Euskal Herriko beste aztarnategi batzuetan burutu diren ikerketen emaitzak azalduko dira, Bizkaiko Foru Aldunditik adierazi dutenez.

Hitzaldien zikloa gaur arratsaldean hasiko da, Mikel Aguirre Ruiz de Gopegiren "La cueva de Antoliña (Gautegiz-Arteaga): cazadores-recolectores durante el Paleolítico Superior en el Urdaibai" izenburuko hitzaldiarekin. Bihar, Juan Carlos Lopez izango da hizlari, "El dolmen de Katillotxu (Busturia). Megalitismo en la reserva de Urdaibai" gaiarekin.

Otsailaren 10ean, Teresa Camposek eta David Martinezek "La aldea altomedieval de Gorliz. El nacimiento del pueblo actual" gaiari helduko diote, eta hilaren 11n, Jose Angel Fernandezek "La ferrería de Bengola (Gerrikaitz). La industria del hierro a fines de la Edad Media" izango du hizpide.

Otsailaren 17 eta 18an, Alfredo Morazak, Julio Nuñezek eta Paquita Saenzek ariko dira hizlari, lehenengoak, "Los fondos de cabaña de la sierra de Aralar (Gipuzkoa): la explotación ganadera de las áreas montañosas" gaiarekin, eta azken biek "El yacimiento de Mariturri (Gasteiz): un asentamiento de época romana al borde de la calzada Astorga-Burdeos" gaiarekin.

Azkenik, otsailaren 24 eta 25ean, Diego Garatek "Las cuevas de Etxeberri, Sinhikole y Sasiziloga (Zuberoa): el arte parietal magdaleniense en el macizo de Arbaila" izenburuko hitzaldia emango du, eta Juantxo Agirrek "El castillo de Amaiur (Nafarroa): arqueología de la memoria" gaia aztertuko du.