Actualizado 2009/02/17 16:54:50 +00:00 CET

EUSKADI.-Bizkaiko Aldundiak 4,2 milioi euro erabili zituen iaz Behargintza zentroen enplegu eta prestakuntza jarduerak garatzeko

BILBO, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailak 4.244.451 euroko diru-laguntza eman zien 2008. urtean lurraldeko Behargintza Enplegu eta Tokiko Garapenerako 22 zentroei. Diru kopuru horretatik 2.282.160 euro prestakuntza ikastaroak ematen dituzten kanpoko irakasleen kostua ordaintzeko erabili ziren eta gainerako 1.962.291 euroak enplegu, autoenplegu eta prestakuntza arloko jardueran finantzatzeko, foru erakundeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Aipatu iturrien arabera, trebakuntza arloko dekretuei esker, 2007an, Behargintzek 178 prestakuntza-jarduera egin zituzten, eta jarduera horietan 2.030 pertsonek parte hartu zuten. Halaber, 2008an, 131 prestakuntza-jarduera egiteko diru-laguntza eman zen, eta hasieran aurreikusi zen 1.462 pertsonek parte hartzea jarduerotan.

Bestalde, 2007an, lan-jarduerei dagokienez, 5.794 pertsona laneratu eta 545 enpresa abiarazi ziren Behargintzei esker.

Bizkaiko 112 udalerrietatik 80k (ia %71,40k) Behargintzaren baten zerbitzuak erabili zituen, eta Behargintza duten udalerriek Bizkaiko biztanle guztien (1.140.196 biztanle) %93 hartu zuten (1.058.485 biztanle). Behargintzaren baten "gerizean" dauden 80 udalerrien %53,70 hiri-ingurukoa zen eta, gainerakoak, landa-ingurukoak.

Halaber, Bizkaiko 22 Behargintza horietan 217 langile daude guztira, zentroetako ohiko zereginetan dihardutenak, hau da, enpleguan, prestakuntzan eta ekintzailetzaren jarraipenean. Azkenik,

Behargintzetako langileen ikasketa mailari dagokionez, %88,30k goi-mailako titulua du.

Lo más leído

  1. 1

    Mila Ximénez se apoya en su amiga Chelo García Cortés en estos duros momentos

  2. 2

    La Xunta cierra durante cinco días A Mariña (Lugo) por el brote, que acumula 106 positivos

  3. 3

    Kanye West anuncia su candidatura a la presidencia de Estados Unidos

  4. 4

    Fallecen en Muxika dos personas en un accidente de tráfico entre una moto y un turismo

  5. 5

    Iglesias anuncia que serán ellos quienes pidan una comisión parlamentaria sobre el espionaje