EUSKADI.-Donostiako Orfeoiak Rossiniren hiru operaren bideo-emanaldiak eskainiko ditu gaur hasita

Actualizado 2010/01/28 12:01:10 CET

DONOSTIA, 28 Ene. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Orfeoiak Giaochino Rossiniren hiru operaren bideo-emanaldiak eskainiko ditu gaur hasita, genero musikal hori publikoarengana hurbiltzeko asmoz. Zazpigarren urtez jarraian antolatu du ekimena koru donostiarrak.

Orfeoi donostiarrak jakinarazi duenez, gaurko saioan, "Le Comte Ory" opera emango da, otsailaren 18an "Moises et Pharaon" eta martxoaren 11n "Il viaggio a Reims". Emanaldi guztiak arratsaldeko 18:45ean hasiko dira.

Emanaldi guztiak gaztelaniazko azpitituluekin eskainiko dira, eta opera hasi aurretik, Carlos Benitok obraren inguruko sarrera txiki bat egingo du.