EUSKADI.-ETB Nafarroan ikusten jarraitu al izatea legez bermatzea bilatzen duen ekimenak 400.000 sinaduratik gora bildu ditu jada

Actualizado 2010/02/24 13:37:34 CET

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitu ahal izatea legez bermatzea eskatzen duen "Mugarik gabeko telebista" kanpainaren aldeko sinadurak biltzeko epea luzatu da, eta maiatzaren 15a arte egongo da zabalik. Acció Cultural del País Valencià elkarteak adierazi bezala, kanpaina erritmo onean doa, eta dagoeneko 400.000 sinaduratik gora bildu dira. Helburua, 500.000ko kopurua gainditzea da.

Herrialde Katalanetan hasitako kanpaina Hego Euskal Herrira hedatu zen eta parte-hartzea "oso inportantea" izaten ari da, Nafarroan batez ere. Horregatik, luzatu den epe honetarako kanpainaren arduradunek dei berezia egin die batik bat Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrei.

Arazo burokratiko batzuk direla medio, sinadura bilketaren hasiera atzeratu egin zen, eta hori dela eta, Hautes Batzordeak beste hiru hilabeteko epea eman du sinadurak jasotzeko. Beraz, maiatzaren 15ean iango da azken eguna sinadurak biltzeko.

"Mugarik gabeko telebista" kanpaina Herrialde Valentziarrean sortu zen, eta bere xede nagusienetako bat, Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitu ahal izateko, eskubide hori legez bermatzea da. Horretarako, urtarrilean, herritarren sinadurak biltzeari ekin zitzaion. Euskaltzaindia da ekimen hau babesten duen erakundeetako bat eta Hego Euskal Herrian dituen bulegoetan jasotzen ari da sinadurak.