EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado 2010/01/11 18:05:55 CET

BILBO, 11 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar hego-mendebaldeko haize gogorra bueltatuko da, eta fronte hotz batek hodei ugari ekarriko digu. Prezipitazio txikiak botako ditu, zenbait lekutan ertainak eta batez ere eguerditik aurrera eta arratsalde-gauen botako du. Gauean ekaitzak jo dezake.

Hego-mendebaldeko haize-bolada oso gogorrak espero dira; arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora, baina goizaldean izozte batzuk izango dira Arabako hainbat puntutan. Elur-kota 1.000-1.100 metro inguruan kokatuko da egunaren azken orduetan.

Itsasoan, hego-mendebaldeko haizeak, 4-5eko indarrarekin eta 6ko tarteekin, itsaskirria eragingo du lehenengo bi milietan eta itsaskia gainontzekoan, itsaski handiko guneekin. Arratsaldean mendebaldera aldatuko da, 4-5eko indarrarekin eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu eta egunaren amaieran handitu eta 1,5-2 metro ingurukoak izango dira.

Uraren tenperatura 11 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 1:17an eta 13:48an izango dira, eta itsasbeherak, 7:41ean eta 19:40an.