EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado 2010/01/28 18:30:56 CET

BILBO, 28 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar eguraldiak nabarmen egingo du okerrera. Zerua erabat ilun egongo da tarteka eta zaparradak botako ditu, batez ere eguerditik aurrera eta kantauri isurialdean. Gauean, gainera, zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake kostaldean.

Elur-kota 1.000 metro inguruan kokatuko da. Ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du, batez ere eguneko erdiko orduetan; haizeguneetan haize-boladak 90 km/o ingurukoak izan daitezke. Ebro bailaran ziertzoa oso zakar ibiliko da. Tenperatura maximoek berdin jarraituko dute.

Itsasoan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Arratsaldean haizea zakartu egingo da 5eko indarra hartuz, 6ko tarteekin, eta itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu hasieran; arratsaldean oso azkar handitu eta 3-3,5 metro ingurukoak altxatuko ditu egunaren amaieran.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 2:19an eta 14:51n izango dira, eta itsasbeherak, 8:38an eta 20:39an.