EUSKADI.-Gernika-Lumoko (Bizkaia) historiari buruzko bi unitate didaktiko berri argitaratu dituzte, euskaraz

Actualizado 2010/01/18 14:00:25 CET

BILBO, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gernikazarra Historia Taldeak eta Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Sailak herri bizkaitarraren historiari buruzko bi unitate berri argitaratu dituzte, euskaraz. Bi liburuen aurkezpena ostegunean egingo da, liburutegian, goizeko 10:00etan, argitalpenaren arduradunek gaur iragarri dutenez.

Gernikazarra Historia Taldeak herriko pasadizo, gertaera, pertsonaia eta historian zeharreko sasoi bereziei buruzko ikerketak burutzea du helburu sortu zenetik, eta Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Sailaren asmoa euskara normalizatzeko ekintzak indartu eta bultzatzea da, hau da, euskara erabiltzeko aukerak ematea nahi duenaren eskura. Horrela, bi aldeen elkarlanak emaitza berri bat dakar: zortzi unitate didaktiko, euskaraz, herriko historiari buruzkoak, ikastetxeetan banatzeko.

Dagoeneko bi unitate daude eginda. 20 orrialde inguruko bi liburu dira: lehenengoa, "Komunikabideak Erdi Aroan", sasoi hartako itsasoko eta lehorreko bideei buruzkoa da; bigarrena, "Herri sinesmenak eta ohiturak. Emakumea Herri Tradizioan" izenburukoa, mitoez, ipuinez eta jai herrikoiez dihardu.

Gernikazarra Historia Taldea arduratu da edukia, testua, irudiak eta argazkiak bilatzeaz, eta Udala liburuak argitzeaz. Guztira, liburuki bakoitzeko 300 ale argitaratuko ditu Euskara Zebitzuak, DBHko ikasleei zuzenduak.

Gernikazarra taldeak lau unitate didaktiko prestatuko ditu urtero, eta bi urtean zortziak eginak izango dira. Gernika-Lumoko Udalak urtean bi liburu argitaratuko ditu.