EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Gasteizen loradenda batean lapurtzen saiatzeagatik

Actualizado 2010/02/16 13:17:50 CET

GASTEIZ, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Gasteizen, loradenda batean lapurtzen saiatzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Goizaldeko bostak aldera, 24 urteko gizonezko bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, saltoki batean lapurtzen saiatzeagatik. Minutu batzuk lehenago, Ertzaintzari deitu diote hiriburuko erdiguneko loradenda batean lapurreta egiten ari zirelakoan, eta patruila bat berehala joan da bertara.

Iritsitakoan, ertzainek gizonezko bat ikusi dute establezimendu hori dagoen eraikinetik irteten, eta baieztatu egin dute bertara sartzeko ateak kalte ugari zituela, indarrez irekitzen saiatuta egindakoak antza. Hori dela eta, eta beharrezko egiaztapenak egindakoan, susmagarria atxilotu egin dute indarra erabiliz lapurreta egin izana egotzita.