EUSKADI.-Gizon bat atxilotu dute Usurbilen (Gipuzkoa) kreditu-txartel bat lapurtu eta bidegabe erabiltzeagatik

Actualizado 2010/02/18 14:56:44 CET

DONOSTIA, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean A-8 autobidean, Usurbil parean (Gipuzkoa), kreditu-txartel bat lapurtu eta bidegabe erabili izana egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atxiloketa atzo goizeko 10:30ak aldera egin zuten. Ertzaintzaren agenteek A-8 autobidetik (Usurbil parean) zihoan ibilgailu bateko bidaiariak identifikatu zituzten eta, ibilgailuan begizko ikuskapena egin ostean, emakumezko baten izenean zegoen kreditu-txartel bat atzeman zioten identifikatutako bati. Beharrezko egiaztapenak burutu ostean, ertzainek baieztatu zuten txartela ostutakoa zela, hain zuzen, dagokion salaketan jasotzen zen emakumezko bati ostu ziotela Madrilen.

Ertzainek ustezko lapurra atxilotu eta Hernaniko ertzainetxera eraman zuten. Atxilotua Agintaritza Judizialen aurrera eraman dute gaur goizean, beharrezko eginbideak amaitu ostean.