EUSKADI.-Gorlizek (Bizkaia) 2009an jasotako turisten portzentajeak %3,5eko gorakada izan zuen

Actualizado 2010/02/02 15:08:45 CET

BILBO, 2 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gorlizeko (Bizkaia) Turismo Bulegora 2009. urtean gerturatu ziren turisten portzentajea %3,5 igo zen aurreko urtekoaren alderatuta. Emaitza hori lortzeko behe-denboraldian izandako bisitari kopuruaren igoera "funtsezkoa" izan dela nabarmendu dute Gorlizeko Udaleko arduradunek.

Bisitarien jatorriari dagokionez, %69,48 Euskal Autonomia Erkidegokoak (EAE) izan ziren, %14,49 Espainiakoak dira eta %16,03 beste herrialde batzuetakoak. Zenbateko horien artean, azken urteetan Espainiako bisitarien portzentajea jaisten joan da, eta beste herrialñde batzuetako bisitarienak, berriz, hazten.

Bestalde, Gorlizen ostatua ematen duten establezimenduen artean 470 plaza daude: aterpetxe bat, kanpin bat eta bi pentsio. 2009an ostalaritza-establezimenduen okupazioaren urteko batez bestekoan (%59,40) ia %10eko igoera izan zen iaz 2008arekin (%49,73a) alderatuta.