EUSKADI.-Guggenheim Bilbao Museoko "Frank Lloyd Wright" erakusketak 233.000 bisitari jaso ditu, ixteko egun gutxi falta direla

Actualizado 2010/02/08 17:55:28 CET

BILBO, 8 Feb. (EUROPA PRESS) -

Guggenheim Bilbao Museoak otsailaren 14an itxiko du "Frank Llody Wright" erakusketa, eta jadanik 233.000 pertsonek bisitatu dute. 2009ko irailaren 22an ireki zen erakusketa Iberdrolaren babesari esker, eta publikoak eta kritikak "harrera ona" egin diote, museo bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez.

Frank Lloyd Wright arkitekto estatubatuarrari Europan inoiz eskaini zaion erakusketarik zabalena da. Bertan ikusgai daude jatorrizko 200 marrazki, maketak, animazio digitalak eta beste hainbat euskarri, arkitekto ezagunak espazioaren kontzeptua nola aldatu zuen azaltzeko, hots, "barnetik kanpora" diseinatzen zuela azaltzeko.

Erakusketa hau itxi aurretik, otsailaren 13an, Guggenheim Bilbao Museoak "Robert Rauschenberg: Gluts" erakusketa irekiko du, eta otsailaren 16an, "Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak" zabalduko du, museoaren funtsei eskaintzen zaien lehen erakusketa, hain zuzen ere.