Euskadiko 12 urtetik gorako hiritarren %54k jaso du covid-19aren aurkako indartze dosia

Archivo - Txertoa ematen
ERRE DE HIERRO - Archivo
Actualizado: jueves, 20 enero 2022 12:01

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 12 urtetik gorako populazioaren %54,0k jaso du jada covid-19 gaitzaren aurkako txertoaren indartze dosia. Gainera, populazio talde horretako 1.823.588 lagunek bi dosi jaso dituzte (%92,2), eta 1.844.065k gutxienez dosi bat (%93,2). Halaber, %3,2k ez du txertorik hartu kontraindikazioengatik edo uko egin diolako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Hain zuzen, Euskadiko osasun agintaritzak 4.305.770 txerto dosi jaso ditu kanpaina hasi zenetik (2.942.370 Pfizer, 817.900 Moderna, 444.200 AstraZeneca eta 101.300 Janssen), eta 4.399.966 jarri dira, hau da, jasotakoen %102,2 (jarritako dosien portzentajea %100 baina handiagoa da bialetatik lortutako dosi gehigarriengatik alde batetik eta indartze txertorako dosi erdia erabiltzen delako bestetik).

Adinaren arabera, gutxienez txertoaren dosi bat jaso dute EAEko 100 urtetik gorako hiritarren %95,8k, 90-99 urtekoen %93,7k, 80-89 urtekoen %97,7k, 70-79 urtekoen %96,4k, 60-69 urtekoen %95,2k, 50-59 urtekoen %95,7k, 40-49 urtekoen %93,0k, 30-39 urtekoen %87,5ek, 20-29 urtekoen %85,7k, 16-19 urtekoen %93,5ek eta 12-15 urtekoen %97,4k.

Txertaketaren jarraibide osoa osatu duten pertsonen tasa %95,0 da 100 urtetik gorakoen artean, eta 90-99 urtekoen artean %93,7. Gainera, 80-89 urtekoen %97,4k, 70-79 urtekoen %96,4k, 60-69 urtekoen %95,2k, 50-59 urtekoen %94,4k, 40-49 urtekoen %92,2k, 30-39 urtekoen %85,6k, 20-29 urtekoen %83,5ek, 16-19 urtekoen %91,5ek eta 12-15 urtekoen %93,5ek osatu dute jarrabide osoa.

Halaber, 90 urtetik gorako 30.889 hiritarrek jaso dute txertoaren indartze dosia, hau da, populazio talde horretakoen %96,9k, bai eta 80-89 urtekoen 113.955ek (%94,2), 70-79 urtekoen 198.967k (%95,4), 60-69 urtekoen 239.527k (%87,8) eta 60 urtetik beherakoen 400.836k (%33,4).

Azkenik, 11 urtetik beherako haurren txertaketari dagokionez, 156.000 Pfizer pediatriko jaso eta 79.212 eman dira EAEn, hau da, jasotakoen %50,8. Zehazkiago, 5-11 urteko umeen %54,6k gutxienez txertoaren dosi bat jaso du, eta %7,5ek osatu du txertaketa jarraibidea.