Actualizado 13/01/2022 13:10 CET

Euskadiko 12 urtetik gorako hiritarren ia %49k covid-19aren aurkako indartze dosia jaso du

Archivo - Txertoa ematen
ERRE DE HIERRO - Archivo

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 12 urtetik gorako populazioaren %48,9k covid-19 gaitzaren aurkako txertoaren indartze dosia jaso du jada. Gainera, populazio talde horretako 1.819.197 lagunek bi dosiak jaso dituzte (%91,9), eta 1.842.144k gutxienez dosi bat (%93,1). Halaber, %3,2k ez du txertorik hartu kontraindikazioengatik edo uko egin diolako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Hain zuzen, Euskadiko osasun agintaritzak 4.230.700 txerto dosi jaso ditu kanpaina hasi zenetik (2.942.370 Pfizer, 742.900 Moderna, 444.200 AstraZeneca eta 101.300 Janssen), eta 4.246.877 eman dira, hau da, jasotakoen %101,6 (jarritako dosien portzentajea %100 baina handiagoa da bialetatik lortutako dosi gehigarriengatik alde batetik eta indartze txertorako dosi erdia erabiltzen delako bestetik).

Adinaren arabera, gutxienez txertoaren dosi bat jaso dute EAEko 100 urtetik gorako hiritarren %95,8k, 90-99 urtekoen %93,7k, 80-89 urtekoen %97,7k, 70-79 urtekoen %96,4k, 60-69 urtekoen %95,2k, 50-59 urtekoen %95,7k, 40-49 urtekoen %92,9k, 30-39 urtekoen %87,3k, 20-29 urtekoen %85,4k, 16-19 urtekoen %93,4k eta 12-15 urtekoen %97,1ek.

Jarraibide osoa osatu duten pertsonen tasa %95,0 da 100 urtetik gorakoen artean, eta 90-99 urtekoen artean %93,7. Gainera, 80-89 urtekoen %97,3k, 70-79 urtekoen %96,4k, 60-69 urtekoen %95,2k, 50-59 urtekoen %94,4k, 40-49 urtekoen %92,0k, 30-39 urtekoen %85,2k, 20-29 urtekoen %83,0k, 16-19 urtekoen %91,1ek eta 12-15 urtekoen %92,7k osatu dute jarrabide osoa.

Halaber, 90 urtetik gorako 30.713 hiritarrek jaso dute txertoaren indartze dosia, hau da, populazio talde horretakoen %96,4k, bai eta 80-89 urtekoen 113.189k (%93,6), 70-79 urtekoen 197.032k (%94,5), 60-69 urtekoen 232.351ek (%85,3) eta 60 urtetik beherakoen 316.253k (%26,5).

Azkenik, 11 urtetik beherako haurren txertaketari dagokionez, 126.000 Pfizer pediatriko jaso eta 70.574 eman dira EAEn, hau da, jasotakoen %56,0. Zehazkiago, 5-11 urteko umeen %48,6k gutxienez txertoaren dosi bat jaso du, eta %6,2k osatu du txertaketa jarraibidea.

Contador