Actualizado 13/09/2021 12:46 CET

Euskadiko 12 urtetik gorako hiritarren ia %85ek osatu du covid-19aren aurkako txertaketa jarraibidea

Archivo - Txertatzen
ERRE DE HIERRO - Archivo

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 12 urtetik gorako 1.676.551 hiritarrek osatu dute jada covid-19 gaitzaren aurkako txertaketa jarraibidea, horretarako beharrezko dosiak jasota, hau da, populazio talde horretakoen %84,7k. Gainera, %89,1ek gutxienez dosi bat jaso du, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Hain zuzen, Euskadiko osasun agintaritzak 3.566.050 txerto dosi jaso ditu kanpaina hasi zenetik (2.484.900 Pfizer, 526.100 Moderna, 444.200 AstraZeneca eta 110.850 Janssen), eta 3.224.770 eman dira, hau da, jasotakoen %90,4.

Emandako txerto guztietatik 1.461.265 bigarren dosiak izan dira, eta 215.286 dosi bakarrekoak. Beraz, orotara, EAEko 12 urtetik gorako 1.676.551 hiritarrek osatu dute txertaketa jarraibidea orain arte, hau da, talde horretako biztanleriaren %84,7k.

Oro har, Osasun Sailak astelehen honetan eguneratu duen txertaketa buletinaren arabera, 2.307.807 Pfizer dosi (jasotakoen %92,9), 341.566 Moderna dosi (%64,9), 476.678 AstraZeneca dosi (%107,3) eta 98.719 Janssen dosi (%89,1) eman dira orain arte.

Adinaren arabera, txertoaren dosi bat gutxienez jaso dute EAEko 100 urtetik gorako hiritarren %95,5ek, 90-99 urtekoen %93,2k, 80-89 urtekoen %97,2k, 70-79 urtekoen %95,8k, 60-69 urtekoen %93,9k, 50-59 urtekoen %94,3k, 40-49 urtekoen %90,3k, 30-39 urtekoen %81,4k, 20-29 urtekoen %74,2k, 16-19 urtekoen %80,5ek eta 12-15 urtekoen %83,0k.

Jarraibide osoa osatu duten pertsonen tasa %94,4 da 100 urtetik gorakoen artean, eta 90-99 urtekoen artean %93,1. Gainera, 80-89 urtekoen %96,8k, 70-79 urtekoen %95,7k, 60-69 urtekoen %93,9k, 50-59 urtekoen %92,7k, 40-49 urtekoen %89,2k, 30-39 urtekoen %76,2k, 20-29 urtekoen %64,4k, 16-19 urtekoen %65,0k eta 12-15 urtekoen %48,0k osatu dute jarrabide osoa.

Contador