Euskadiko 12 urtetik gorako ia 1,8 milioi hiritarrek osatu dute covid-19aren aurkako txertaketa jarraibidea

Archivo - Txertoa prestatzen
ERRE DE HIERRO - Archivo
Actualizado: lunes, 29 noviembre 2021 12:53

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 12 urtetik gorako 1.793.350 hiritarrek osatu dute covid-19 gaitzaren aurkako txertaketa jarraibidea, horretarako beharrezko dosiak jasota, hau da, populazio talde horretakoen %90,6k. Gainera, %91,5ek gutxienez dosi bat jaso du, eta %3,2k ez du txertorik hartu kontraindikazioengatik edo uko egin diolako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Hain zuzen, Euskadiko osasun agintaritzak 3.819.750 txerto dosi jaso ditu kanpaina hasi zenetik (2.748.150 Pfizer, 526.100 Moderna, 444.200 AstraZeneca eta 101.300 Janssen), eta 3.649.096 eman dira, hau da, jasotakoen %95,5.

Jarritako txerto guztietatik 1.551.053 bigarren dosiak izan dira, eta 242.297 dosi bakarrekoak. Beraz, orotara, EAEko 12 urtetik gorako 1.793.350 hiritarrek osatu dute txertaketa jarraibidea orain arte, hau da, talde horretako biztanleriaren %90,6k.

Oro har, Osasun Sailak astelehen honetan eguneratu duen txertaketa buletinaren arabera, 2.698.979 Pfizer dosi (jasotakoen %98,2), 373.109 Moderna dosi (%70,9), 477.967 AstraZeneca dosi (%107,6) eta 99.041 Janssen dosi (%97,8) eman dira orain arte.

Bestalde, gutxienez txertoaren dosi bat jaso dute EAEko 100 urtetik gorako hiritarren %95,8k, 90-99 urtekoen %93,5ek, 80-89 urtekoen %97,3k, 70-79 urtekoen %96,2k, 60-69 urtekoen %94,7k, 50-59 urtekoen %95,0k, 40-49 urtekoen %91,7k, 30-39 urtekoen %84,9k, 20-29 urtekoen %81,6k, 16-19 urtekoen %90,0k eta 12-15 urtekoen %90,6k.

Jarraibide osoa osatu duten pertsonen tasa %95,0 da 100 urtetik gorakoen artean, eta 90-99 urtekoen artean %93,5. Gainera, 80-89 urtekoen %97,2k, 70-79 urtekoen %96,2k, 60-69 urtekoen %94,7k, 50-59 urtekoen %93,7k, 40-49 urtekoen %91,0k, 30-39 urtekoen %83,1ek, 20-29 urtekoen %79,7k, 16-19 urtekoen %88,1ek eta 12-15 urtekoen %88,2k osatu dute jarrabide osoa.

Azkenik, 90 urtetik gorako 27.843 hiritarrek jaso dute txertoaren hirugarren dosia, hau da, populazio talde horretakoen %87,5ek, bai eta 80-89 urtekoen 973.003k (%80,3), 70-79 urtekoen 107.946k (%51,9), 60-69 urtekoen 6.103k (%2,2) eta 60 urtetik beherakoen 47.875ek (%4,1).