Euskadiko 55 enpresak parte hartuko dute Wind Europe azokan, apirilaren 2tik 4ra, BECen

Euskadiko 55 enpresak parte hartuko dute Wind Europe azokan, apirilaren 2tik 4ra
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
Actualizado: lunes, 18 marzo 2019 12:17

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

Wind Europe nazioarteko sektore elektrikoari zuzendutako azoka egingo da Barakaldoko BECen (Bizkaia), apirilaren 2tik 4ra bitartean, eta 55 euskal enpresak hartuko dute parte, haietako 18 stand propioekin eta beste 37 Euskadi-Basque Country gunean, Energiaren Euskal Erakundeak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Europako industria eolikoa batzen duen elkartearen iritziz, Euskadi "adibide bikaina da erakusteko nola industria eolikoak laguntzen duen tokiko enplegua, inbertsioa eta hazkundea sortzen". Izan ere, sektore elektrikoak 4.000 enplegu eta 15,7 milioi euroko negozio bolumena eragiten du.

Horrela, Euskadi-Basque Country guneak BECeko 1. pabilioiko 800 metro koadroko eremua hartuko du. Energiaren Euskal Erakundeak izango duen standean ikus-entzunezko tresna interaktibo bat egongo da; haren bidez, BiMEPen potentzialtasuna azalduko da. Biscay Marine Energy Platform edo BIMEP Mutrikun eta Armintzan bi eremutan banatuta dago, eta itsaso zabalean eta egoera errealean itsas energia eta energia eolikoa baliatzeko gailuak ikertu, erakutsi eta ustiatzeko azpiegitura da. Gainera, telebistako plato bat ere izango da; bertan, zenbait erakundetako eta enpresatako arduradunei elkarrizketak egingo zaizkie.

Euskadi-Basque Country gunean apirilaren 2an, 3an eta 4ean eguerdian egingo diren harreretan aukera emango zaie bertaratuko diren enpresei beren arteko harremanetan sakontzeko, euskal gastronomiaz eta kulturaz gozatzearekin batera.

Euskadi-Basque Country gunean, Energiaren Euskal Erakundearekin eta Energiaren Klusterrarekin batera, honako enpresa hauek izango dira: Hine, Antec, Protecttion, HWS Towers, Incomimex, Erreka, Alerion, Gureak Energy, Glualeuskal Forging, Laulagun Bearings, Haizea Wind, Supra Systems, Intza, Trafag, Kimua Group, Mugape, Ikerlan, Tecnalia, Galea, Aeroblade, Maxwind Technology, Jaure, UPV/EHU, Nautilus, Navacel, Vicinay Marine, Uniport, Ormazabal, Saitec Offshore, Euskal Itsas Foroa, Bilboko Portuko Agintaritza, Egamaster, Xubi-Renogear Eickhoff (Xubi), Industrias Frri, Analisis y Simulacion.

Halaber, azokan stand propioa izango duten enpresak dira Siemens Gamesa Renewable Energy, Iberdrola, Roxtec, Ges-global Energy Service, Industrial Barranquesa, Jatorman, Murrplastik, Predycsa, Nem Solutions, Goimek, Fosroc Euco, Lancor, Ingeteam / Indar, Slingsintt, Tamoin, Atten2 Advanced Monitoring Technologies, Virlab Vibration and Shock Testing Laboratory.