Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako gazteak osasunaren arloko lanetan ari dira Senegalen, eta haurrei arreta ematen

Actualizado 2019/08/21 13:06:59 CET
- GOBIERNO VASCO

DONOSTIA, 21 (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa barruan Senegalen osasunaren arloko lanetan ari diren bi gazteak Irate Ayape eta Ainhoa Goñi dira. Uda honetan biztanleriari arreta osoa -medikurik gabe- ematen dieten erizainen eta laguntzaileen kolektiboarekin batera ari dira lanean, eta 23 gobernuz kanpoko erakundeen (GGKE) eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza dute.

"Orokorrean medikuaren kontsultan txandatzen gara eta parte hartzen dugu, beste egun batzuetan haurren txertaketan, zainketa gelan eta ospitaleratzean aritzen gara eta beste batzuetan emaginarekin egoten gara jaio aurreko kontsultan eta erditzeetan", adierazi du Axpek.

Bestalde, Goñi oso gustura aurkitzen da Senegalen: "Zentro bakoitzak bere errutinatxoa jarraitzen du. Eurekin zenbat eta egun gehiago pasatu, gehiago fidatzen dira gutaz, eta autonomia handiagoa ematen digute. Maila pertsonalean, eta hartzen gaituen familiarekin, oso eroso sentitzen gara, nahiz eta zenbaitetan frustrazioa edo kezka eragiten digun emakumeak gizarte horietan duen egoerak".

Peruko Collique herrian, berriz, Janire Aldecoa, Iera Diaz, Itxaso Gonzalez eta Izar Larrea aurkitzen dira Serso San Viator GGKErekin. Bertako bizi baldintzak hobetzeko lanarekin konpromiso irmoa hartuta dute lau euskaldun gazte hauek.

"Collique hautsez betetako muino, asfaltatu gabeko kale eta etengabeko trafiko hotsa duten eta konpondu gabe dauden errepide multzo bat da. Herrian inoiz ez da eguzkirik ikusten, hodeiek inoiz ez dute zerua ikusten uzten, haurrek ez dakite izarrak nolakoak diren, hauts, smog eta behe laino nahasketa horrek eragotzi egiten baitie", nabarmendu dute lau gazteek.

BORONDATEZKO 100 LANKIDE

Aurtengo udan GGKEekin Asian, Afrikan eta Amerikan lanean ari diren borondatezko 100 lankide gazte horietako 82 emakumezkoak dira eta 18 gizonezkoak. Lurraldeen arabera zehaztuta, 20 arabarrak dira, 55 bizkaitarrak eta 25 gipuzkoarrak. Ehun gazte kooperante horiek Peru, El Salvador, Guatemala, Honduras, Bolivia, Kolonbia, Mexiko, Ekuador, Senegal, Kamerun, Ghana, Mozambike, Nepal eta Indiara joan dira.

Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz laguntza proiektuak antolatzen dituzten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak dira Mugarik Gabeko Arkitektoak; Manuel Iradier Elkarte Afrikanista; Munduko Landagunea Garapenerako Elkartea; Garapenerako Lankidetzarako Egoaizia Elkartea; San Viator Elkartasun Zerbitzua Elkartea; Taupadak Elkartea; Nazioarteko Elkartasuna; Xenofobiaren aurkako taldea; Edex, Centro de Recursos Comunitarios; Ekintzaz Lagundu Fundazioa; Ayuda Más Fundazioa; Benito Menni Fundazioa; Gazteak eta Garapena Fundazioa; Juan Ciudad Fundazioa; La Valmuza Fundazioa; Mozambique Sur Fundazioa; Haurralde Fundazioa; Ahizpa Pasiotarrak; eta Medicus Mundi Bizkaia.

Contador