Euskadiko industriaren prezioak %0,8 jaitsi ziren joan den abenduan, aurreko hilaren aldean

Actualizado 2013/01/24 11:21:00 CET
Europa Press

BILBO, 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria prezioen indizea %0,8 jaitsi zen 2012ko abenduan, aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, abenduko urte arteko tasak (azken 12 hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %0,3ko hazkundea izan du, Eustatek landutako datuen arabera.

Sektorekako azterketa eginez, 2012ko abenduan, besteak beste, Elikagaigintza, edariak eta tabakoa (%0,3) eta Altzariak eta beste manufaktura-industriak (%0,2) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-3,1), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-1,8) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (%-1,5) sektoreek.

Urte arteko aldian, hots, 2012ko abenduan 2011koaren aldean, prezioen hazkunderik handienak Produktu elektronikoen fabrikazioa (%5,8), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%3,8) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%2,7) adarrek izan dituzte. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan dituzte Erauzketa industriak (%-4,8), Garraio materialaren fabrikazioa (%-3,1) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (%-1,9) sektoreek.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abenduan, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioak %2,6 jaitsi ziren eta %0,6 Bitarteko ondasunenak, eta Ekipo-ondasunarenak egonkor mantendu ziren. Kontsumoko ondasunaren prezioak %0,2 igo, eta hauen barruan Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,2 igo eta iraunkorrenak eginkor mantendu (%0,0).

Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak izan dituzte urte arteko aldian. Horrela, Energiaren prezioak %1,5 garestitu dira, eta Ekipo-ondasunenak %0,2; Bitarteko ondasunenak %0,1 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasunenak %0,3 jaitsi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,1 igo ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,4 jaitsi.