Euskadiko industriaren prezioak %1,8 jaitsi ziren 2015. urtean

Actualizado 2016/01/21 11:30:38 CET
Industria arloko langile bat
Europa Press

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren prezioak %0,5 jaitsi ziren joan den abenduan, aurreko hilaren aldean, eta horrela, datu hori kontuan hartuta, abenduko urte arteko tasa, azken 12 hilabeteetan industriaren prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena, %1,8 jaitsi da, Eustaten datuen arabera.

   Sektorekako azterketa xeheagoan, joan den abenduan, Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%0,6) eta Erauzketa industriak (%0,6) adarrek igo zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak prezioetan, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-2,3), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-0,9) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (%-0,6) adarrek izan zituzten.

   Urte artean, aldiz, prezioen hazkunderik handienak Energia elektrikoa, gas, lurruna eta aire egokitua (%3,4), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%2,4) eta Garraio materialaren fabrikazioa (%1,8) adarrek izan dituzte, eta jaitsierak izan dira Kokeriak eta petrolio fintzea (%-13,7) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (%-4,0) adarretan.

   Bestalde, ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abenduan, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioak %1,7 jaitsi ziren, Bitarteko ondasunenak %0,3 eta Ekipo ondasunenak %0,1;

Kontsumo ondasunen prezioak ez ziren aldatu (%0,0), eta haien barruan, iraunkorrenak %0,1 gehitu ziren, eta ez iraunkorrenak ez ziren aldatu (%0,0).

   Urte artean, aldiz, Ekipo ondasunen prezioak %0,6 gehitu dira, baina jaitsi egin dira Energiarenak (%-5,4), Bitarteko ondasunenak (%-2,3) eta

Kontsumo ondasunenak (%-0,5); azken horien barruan, ez iraunkorren prezioak %0,6 jaitsi dira, eta iraunkorrenak %0,1.