Actualizado 07/04/2021 13:42 CET

Euskadiko Orkestrak Brucknerri eskainiko dio hurrengo kontzertu programa, Robert Treviñoren zuzendaritzapean

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

Euskadiko Orkestrak hamar kontzertu eskainiko ditu ostegunetik apirilaren 22ra bitarte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Lehen bost saioetan Anton Brucknerren '5. Sinfonia' interpretatuko du, eta beste bostetan konpositore beraren '6. Sinfonia'.

Kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira: apirilaren 8, 9, 19 eta 21ean, Donostiako Kursaal auditoriumean; apirilaren 10 eta 16an, Bilboko Euskalduna jauregian; apirilaren 13 eta 22an, Iruñeko Baluarte auditoriumean; eta apirilaren 14tik 20ra, Gasteizko Principal antzokian.

Anton Bruckner konpositore austriarraren musika maiz interpretatu du Euskadiko Orkestrak azken denboraldietan. Izan ere, Bruckner da Robert Treviño zuzendari titularraren musikagile kutunetako bat. Hain zuzen, Brucknerren '7. Sinfonia' lanarekin egin zuen debuta Treviñok Euskadiko Orkestran, 2016ko martxoan.

Oraingoan, bosna kontzertuko bi multzotan banatuta, Brucknerren zikloaren barruan gutxien jo diren bi sinfonia aurkeztuko ditu Robert Treviñok Euskadiko Orkestrarekin: Bosgarrena (apirilaren 8tik 14ra) eta Seigarrena (apirilaren 16tik 22ra).

Contador