Euskadiko zerbitzuen sektorearen salmentak %16,7 jaitsi dira 2020an

Bezeroak Bilboko ostalaritza establezimendu bateko terrazan.
EUROPA PRESS
Actualizado: lunes, 15 febrero 2021 10:23

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkatuko zerbitzuen sektorearen guztizko salmenten 2020. urteko balantzeak %16,7ko jaitsiera metatu du, lan egutegiko termino homogeneoetan eta prezio konstanteetan. Gainera, zerbitzuen sektorearen lasngileen kopurua %3,1 jaitsi da 2020an, aurreko urtearekin alderatuta, Eustat euskal estatistika erakundeak landutako datuen arabera.

Covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko hartutako murrizketek markatutako urtean, zerbitzuen sektorea osatzen duten azpisektore guztiek salmentetan intentsitate ezberdineko murrizketak izan dituzte, Eustaten arabera.

Zehazki, ostalaritzaren kasuan, salmentak %39,6 murriztu dira, eta administrazio jarduera eta zerbitzu osagarrietan %20,6. Atzerakada txikiagoa izan da garraio eta biltegiratzean, 2019an baino %11,4 gutxiagoko salmetekin. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan %6,8 gutxiago izan dira salmentak, eta azkenik, informazioaren eta komunikazioen azpisektorean izan da atzerakadarik txikiena, %3,0koa.

Azkenik, herrialdeka, hirurek bilakaera negatiboak izan dituzte 2020 osoan. Horrela, zerbitzuen sektorearen salmemtek %15,9 egin dute behera Araban eta Bizkaian, eta %18,5 Gipuzkoan, prezio konstanteetan eta lan egutegiko termino homogeneoetan.