Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %2,1 gutxitu ziren urtarrilean

Actualizado 2011/02/25 11:32:49 CET

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) azalera handietako salmentak %2,1eko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten joan den urtarrilean, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustaten datuen arabera. Elikagaietan %0,5eko urte arteko jaitsiera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %2,8koa.

Bestalde, lurraldeka, urte artean, Araban %0,5eko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, baina Bizkaian eta Gipuzkoan jaitsierak izan ziren, %3,8 eta %0,7koak, hurrenez hurren.

Halaber, 2010eko abenduarekin alderatuta, EAE osoan salmentak %1,0 igo ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %1,1eko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %0,9koa.

Abenduaren aldean, EAEko hiru lurraldeetan izan ziren igoerak: Araban %1,5, eta Bizkaian eta Gipuzkoan %0,9.

Termino finkoetan, EAEko azalera handietako salmentak %5,3 murriztu ziren urte artean, eta aurreko hilaren aldean %0,7 igo. 2010eko urtarrilaren aldean, elikagaien salmentak %3,2 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %6,1, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan ziren jaitsierak: Bizkaian %6,9koa, Gipuzkoan %3,8koa eta Araban %2,7koa, termino finkoetan.

Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %0,9 igo ziren 2010eko abenduaren aldean, eta gainerako produktuenak %0,7. Araban %1,3ko igoera izan zen, Bizkaian %0,7koa eta Gipuzkoan %0,5ekoa, termino errealetan.

EAEko azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %1,1 gutxitu zen joan den urtarrilean, 2010eko abenduaren aldean. Jaitsiera hiru lurraldeetan gertatu zen: Gipuzkoan %1,9, Araban %1,6 eta Bizkaian %0,5.