Actualizado 2018/03/21 12:42:02 +00:00 CET

Euskal Liburutegi Digitala sustatzeko hitzarmena sinatuko dute Jaurlaritzak eta Sancho el Sabio Fundazioak

GASTEIZ, 21 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eta Vital Fundazioaren menpeko Sancho el Sabio Fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatuko dute, Euskal Liburutegi Digitala sustatzera bideratuta.

Akordioa aurkezteko ekitaldia ostegunean izango da, martxoaren 22an, goizeko 11.00etan, Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak Eusko Jaurlaritza ordezkatuko dute. Beste alde batetik, Jon Urresti Vital Fundazioaren presidentea eta Jesus Zubiaga Sancho el Sabio Fundazioaren zuzendaria ere izango dira ekitaldian.