Euskalduna jauregiak 401.000 euroko ustiapen mozkina lortu du 2016an

Actualizado 2017/1/24 18:31:34 CET
Jon Ortuzar eta Lorea Bilbao
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Bilboko Euskalduna jauregiak 401.017 euroko ustiapen mozkina lortu du 2016an. Gainera, bere jarduerak iaz sortutako eragin ekonomikoa 85,09 milioi eurokoa izan da eta, horri esker, 1.348 lanpostuak mantendu ahal izan dira dira eta Bizkaiko Ogasun Publikoari 6,70 miloi euroko sarrerak egin zaizkio.

Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiaren Euskara eta Kulturako foru diputatu eta Euskalduna jauregiko Administrazio Kontseiluaren presidenteak eta Jon Ortuzar Euskalduna jauregiaren zuzendari nagusiak 2016ko ekitaldiko balantzea aurkeztu dute astearte honetan.

Ustiapen marjinan lortutako "emaitza oso positiboa" izan dela nabarmendu dute, eta "aise" gainditu direla 2013an (240.311 euro) eta 2014an (240.311 euro) lortutakoak. Gainera, 2016ko ekitaldian, Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen (OLBE) programazioaren barruan obra bat gutxiago sartu dela Euskaldunan gogoratu dute.

Bilbaoren esanetan, "datuek berresten dute zer posizionamendu ona duen Euskaldunak eta zer osasun ona duen kongresu jauregiak. Bilbo eta Bizkaia ere mapan jartzen laguntzen duen elementu garrantzitsua da Munduko Biltzar zentrorik onena titulua ere jaso duena orain urte batzuk".

Euskaldunak beti itxi ditu ekitaldiak kutxan superabita duela, eta, 1999an inauguratu zenetik, 10,5 milioi euroko ustiapen mozkina pilatu du. Kopuru horri esker, ez da beharrezkoa izan diru laguntza publikorik erabiltzea.

Ikus-entzuleei dagokienez, 2016. urtean 500.000 pertsona baino gehiago joan dira Euskalduna jauregira, zentroak orain arte lortu duen hirugarren kopururik handiena da. Guztira, 413 biltzar eta musika eta ikuskizunen 318 emanaldi egin ziren bertan.