Euskalduna jauregiak Bikain euskararen kalitatearen ziurtagiria lortu du

Euskalduna jauregia
MAXCOMM COMMUNICATION - Archivo
Actualizado: martes, 18 diciembre 2018 12:48

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

Bilboko Euskalduna jauregiak Eusko Jaurlaritzak ematen duen Bikain hizkuntza kudeaketaren kalitatearen ziurtagiria eskuratu du, eta bere ordezkariak Gasteizen izango dira arratsalde honetan, ziurtagiria jasotzeko ekitaldian.

Jauregi bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez, Bikain ziurtagiriak euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa sustatzeko dinamikak sortzen ditu, horrela etengabeko hobekuntza lortzeko. "Modu horretan, Euskaldunak euskararen normalizazioaren alde egiten duen apustua ziurtatuta eta aintzatetsita geratu da", nabarmendu dute.

Horrela, Euskalduna jauregiko taldeak arratsaldeko 18:00etan Gasteizko Europa jauregian egingo den ekitaldian jasoko du Bikain ziurtagiria, 2018ko deialdian euskararen erabilera indartzearen aldeko apustua egin duten Euskadiko beste 11 erakunderekin batera.

Bikain ziurtagiriak hamar urte bete ditu aurten euskarak erakundeetan duen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatzen. Hamarkada horretan kanpoko 400 ebaluazio egin dira, eta horien artean dago 2018an Euskalduna jauregiari egindakoa.