Euskalerria Irratiak Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldiak babestuko ditu

Andres Iñigo eta Juan Karlos Lakasta
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: martes, 18 diciembre 2018 16:30

BILBO, 18 Dic. (EUROPA PRESS) -

Juan Kruz Lakasta Euskalerria Irratiko koordinatzaileak eta Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak vbien arteko lankidetza hitzarmena izenpetu dute astearte honetan, Iruñean, eta, horren arabera, Euskalerria Irratiak 2018an eta 2019an egingo diren Akademiaren mendeurreneko ekintza eta egitasmoak babestuko ditu.

Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, mendeurrenaren atarian, euskal lurralde guztietako hedabideekin lankidetza hitzarmenak izenpetzen ari da, helburu garbi batekin: ahalik eta hedadurarik zabalena eman mendeurreneko ekitaldi eta egitasmoei.