Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado 2011/02/23 08:03:06 CET

BILBO, 23 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur arratsaldean aroak hobera egingo du. Ipar partean, zerua ilun agertuko da eta tarteka euria egingo du, baina arratsaldeak aurrera egin ahala, atertuz joango da eta zeru-gaina arindu egingo da. Araba eta Nafarroa hegoaldean, goizean zerbait busti badezake ere, oro har, giro argiagoa eta lehorragoa gailenduko da eta arratsaldean ostarte politak ireki daitezke.

Termometroen ez da aldaketa handirik izango. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez; Iruñean 7 gutxienez eta 13 gehienez; Donostian 8 gutxienez eta 13 gehienez; Gasteizen 5 gutxienez eta 12 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, goizaldean 4ko tarteekin. Itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin goizaldean. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 19:20an izango da, eta itsasbehera, 13:07an.