Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado 2011/03/02 18:11:11 CET

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, giroak poliki-poliki hoberantz egingo du. Prezipitazioa gutxitu egingo da eta elur-kota egunak aurrera egin ahala igotzen joango da. Goiz partean 600 metroren bueltan egongo da eta azken orduetan 800 metrotik gora kokatuko da.

Tenperatura maximoak apurka-apurka igotzen joango dira; kostaldean 9 graduren inguruan egongo dira eta barnealdean ez dute 5-6 graduak gaindituko. Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 9 gehienez; Iruñean 0 gutxienez eta 6 gehienez; Donostian 3 gutxienez eta 7 gehienez; Gasteizen 0 gutxienez eta 5 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, ipar-ekialdekoa nagusituz, batez ere gauean; orduan baretu eta 2ko indarra hartuko du. Itsaskirria eragingo du, eta itsaso kizkurra egunaren bukaeran. Ipar/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 15:13ean izango da, eta itsasbeherak, 9:05ean eta 20:56an.