Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado 2011/03/28 19:16:33 CET

BILBO, 28 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean antzeko giroa espero da, eta zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, beraz. Goizean ateri egongo da orokorrean, hego-haizea ibiltzen den bitartean. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egingo du, zakartu egingo da eta hortik aurrera eguraldi euritsuagoa espero da, zaparrada ertainekin arratsaldean iparraldeko zenbait lekutan.

Tenperaturak ez du aldaketarik jasango. Hiriburuetan, Bilbon 10 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez; Iruñean 7 gutxienez eta 16 gehienez; Donostian 9 gutxienez eta 15 gehienez; eta Gasteizen 6 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan, egunaren lehenengo partean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Goizean mendebaldera aldatuko da eta arratsaldean ipar-osagaira; gauean zakartu egingo da 3-4ko indarra hartuz eta itsaskirria edo itsaskia eraginez. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 00:20an eta 12:42an izango dira, eta itsasbeherak, 6:23an eta 18:38an.