Euskaltel Euskadi Down Under Tourrean ariko da bihartik

Actualizado 2011/01/15 13:17:09 CET

BILBO, 15 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldea bihartik urtarrilaren 23ra arte Australian jokatuko den Down Under Tourrean ariko da. Ruben Perez, Iñaki Isasi, Gorka Izagirre, Ivan Velasco, Miguel Minguez, Daniel Sesma eta Ion Izagirre izango dira irteeran; Ion Izagirrek, gainera, debuta egingo du profesionaletan, euskal taldeko iturriek jakinarazi dutenez.

Txirrindulari azkarren aldeko apustua egin du Euskaltel Euskadik 2011ko egutegiko lehenengo lasterketari begira. Gorka Izagirrek -bi aldiz- eta Ruben Perezek etapa garaipena lortu zuten 2010ean, eta Iñaki Isasik beti erakutsi du abilezia bukaera zailetan.

Bestalde, Miguel Minguezek, Ion Izagirrek eta Daniel Sesmak taldekideei laguntzeko eginkizuna izango dute, eta Iván Velascok taldearen buruzagitza hartu beharko du lasterketaren bosgarren etapan, ibilbide gogorra baitauka, Willunga mendatera bi aldiz igoz azken kilometroetan.