Euskaltzaindiak omenaldia egingo die ostiralean 2022an hildako euskaltzainei

Euskaltzaindiak egingo duen omenaldiaren kartela
EUSKALTZAINDIA
Publicado: jueves, 26 enero 2023 18:31

BILBO, 26 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaindiak 2022 urtean hildako euskaltzainei omenaldia egingo die ostiralean, urtarrilak 27 dituela, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean.

Akademiak ohar baten bidez adierazi duenez, 10etan egingo du Osoko bilkura, eta Ageriko bilkura 12:00etan hasiko da. Honela, ekitaldia urtero egin ohi dena bezalakoa izango da.

Aurten, Pello Zabala ohorezko euskaltzainaren txostena Paulo Agirrebaltzategi ohorezko euskaltzainak irakurriko du; Pello Apezetxea ohorezko euskaltzainarena Patxi Iñigo euskaltzain urgazleak; Iñaki Segurola euskaltzain urgazlearena Joseba Lakarra euskaltzain osoak; Miren Jone Azurza ohorezko euskaltzainarena Nerea Azurmendi euskaltzain urgazleak; Eustasio Etxezarreta euskaltzain urgazlearen hilberri-txostena Lontzo Zugazaga ohorezko euskaltzainak irakurriko du; Pedro Sancristóval euskaltzain urgazlearena Laura Garridok, eta Txomin Peillen euskaltzain emerituarena BattituCoyos euskaltzain osoak.