Euskaltzaindiak osoko bilkura egin du Bizkaiko foru jauregian

Euskaltzainak Bizkaiko foru jauregian, Unai Rementeriarekin
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: viernes, 28 febrero 2020 13:01

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiak Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian egin du ostiral honetan osoko bilkura, orain dela 100 urte, hain zuzen ere, 1920ko otsailaren 16an, Akademiak toki horretan bertan egindako batzarraren gomutan.

Izan ere, Euskararen Akademiak gogorarazi duenez, Bilbon egindako lehen osoko bilkura izan zen orduko hura eta, bilkura horretan, era ofizialean sortu ziren Hiztegigintza batzordea eta Onomastika batzordea.

Halaber, ostiral honetako osoko bilkura hasi baino lehen, Bizkaiko ahaldun nagusia den Unai Rementeriak egin die harrera euskaltzainei.