Euskaltzaindiak Txillardegi, Karmele Esnal eta Josu Arena omenduko ditu

Txillardegi, Arenaza eta Esnal omenduko ditu Euskaltzaindiak
Foto: EUSKALTZAINDIA/EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 23 enero 2013 15:59

DONOSTIA, 23 (EUROPA PRESS)

   Euskaltzaindiak 2012. urtean hil diren Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi", Karmele Esnal eta Josu Arenaza euskaltzainak omenduko ditu datorren ostiralean, urtarrilaren 25ean, Gipuzkoako Foru Aldundian izango den ageriko bilkuran, Donostian.

   Horrela, Akademiak jakinarazi duenez, Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" (1929-2012) euskaltzain urgazlearen hilberri txosten bana irakurriko dituzte Jean Louis Davant euskaltzain osoak eta Joxe Austin Arrieta euskaltzain urgazleak.

   Halaber, Karmele Esnal (1932-2012) ohorezko euskaltzainaren omenezko hilberri txostena Miren Azkarate euskaltzain osoak irakurriko du, eta Josu Arenaza (1930-2012) euskaltzain urgazlea gogoratzekoa, Xabier Kintana euskaltzain osoak.

Contenido patrocinado