Euskararen erabilerari buruzko Arrue ikerlanaren ondorioak aurkeztuko dituzte ostegunean Donostian

Actualizado 2013/01/23 18:27:16 CET

DONOSTIA, 23 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Soziolinguistika Klusterrak Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legean oinarrituta euskararen erabilera maila aztertu duen Arrue ikerlanaren ondorioak aurkeztuko dituzte ostegun honetan, urtarrilaren 24an, Donostian.

Ikasleek euskara nola eta zenbat erabiltzen duten, erabileraren bilakaera, edo ikastetxeetan euskararen normalizaziorako egiten diren ekimenen emaitza onena nola lortu aztertu ditu Arrue ikerlanak, besteak beste.

Arantza Aurrekoetxea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Estiñe Astorkia Soziolinguistika Klusterraren presidentea eta Ibon Usarralde Soziolinguistika Klusterraren gerentea izango dira aurkezpenean.

Arrue ikerlanaren emaitzak Soziolinguistika Klusterrak antolatuta Donosatiako Kursaalen urtarrilaren 31n egingo diren Euskal Soziolinguistikaren Jardunaldien seigarren edizioan aztertuko dira.