Euskarazko kultur programazio berezia hasiko da ostegunean Kultur Leioan

Actualizado 2014/02/19 14:08:39 CET
Kultur Maratila ostegunetik igandera Leioan
Foto: KULTUR LEIOA

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Hirugarren urtez jarraian, Leioan (Bizkai) kokaturiko Artedrama plataformak eta Kultur Leioa aretoak Kultur Maratila euskarazko programazio berezia antolatu dute, eta ostegun honetatik igandera bitartean, antzerkia, musika eta dantza izango dira euskaraz.

   Horrela, Leioako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, ostegun honetan, otsailaren 20an, Dxusturi Teatroa konpainiak sortutako "Konpota" bakarrizketarekin hasiko da zikloa, Eneritz Artetxe aktorearekin.

   Ostiralean, hilaren 21ean, Ertza-Asier Zabaleta izango dira protagonista, "NAN" dantza ikuskizunarekin, eta eguna osatzeko, Transhumantzia taldearen musika izango da entzungai, Mixel Etxekopar eta Francois Rosserekin.

   Larunbatean, otsailaren 22an, antzerkia izango da berrirol, Ttanttaka taldearen "Zazpi aldiz elur" lanarekin, eta ondoren, JB Pedradas konpainiaren "Pepino ustelak (hozkailuan)". Kultur Maratila bukatzeko, igandean, hilaren 23an, Gabriel Aresti Kultur Elkartearen eta Zenbat Gara elkartearen "Gabrielen lekua" ikuskizuna izango da Kultur Leioan.