Euskotrenek gaueko autobus zerbitzua eskainiko du Debako jaiak direla-eta

Publicado 2018/08/12 16:33:34CET

DONOSTIA, 12 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek datorren asteartean eta asteazkenean (hilak 14 eta 15) gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du, Deban jaiak direla-eta. Hala, Eibar-Ondarroa zerbitzuak lau autobus izango ditu gauean (irteerak Eibarretik 0.30, 2.30, 4.30 eta 6.30 orduetan), eta beste horrenbeste Ondarroa-Eibar norantzan (Ondarroatik 23.30, 1.30, 3.30 eta 5.30etan).

Bestetik, Deba-Itziar linean 22.00ak eta 5.00ak bitartean orduro egongo dira autobusak. Itziar-Deba norantzan, berriz, 22.30 eta 23.30etan izango dira gaueko autobus bereziak. Euskotrenek adierazi duenez, indarrean dagoen tarifa kobratuko da.