Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du larunbatean Eibar-Tenerife partida dela eta

Publicado: viernes, 20 mayo 2022 14:00

DONOSTIA, 20 May. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak tren zerbitzu berezia eskainiko du larunbatean, maiatzaren 21ean, Eibarrek eta Tenerifek Ipuruan 22:00etan jokatuko duten partida dela eta. Tren bereziak Durangora eta Elgoibarrera izango dira neurketaren ondoren, eta aurretik ohiko tren zerbitzua eskainiko da.

Hain zuzen, partida bukatu ondoren, tren bana izango dira Ardantzatik Durangora eta Elgoibarrera 00:20an. Zerbitzu berezien helburua da partidatik itzultzeko garraio publikoaren aukera bermatzea. Euskotrenek gogorarazi du garraio publikoan oraindik ere derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea.

Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefono zenbakia: 944 333 333. Gainera, informazioa lor daiteke Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan, app ofizialean, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotren Twitter gunean.