Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostiralean Real-Alaves partida dela eta

Actualizado: martes, 18 diciembre 2018 14:36

DONOSTIA, 18 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du ostiralean, abenduaren 21ean, Realak eta Alavesek 21:00etan Anoetan jokatuko duten Santander Ligako partida dela eta. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Horrela, partida hasi aurretik, zerbitzua tren erregularren bitartez eskainiko da: Hendaia-Anoeta 20:03an, Irun-Anoeta 20:22an, Altza-Anoeta 20:35ean eta 20:50ean, Lasarte-Anoeta 20:30ean eta Amara-Anoeta 20:52an. Partida bukatuta, Anoetatik itzutzeko trenak izango dira Hendaiara (22:52, 22:55, 23:06 eta 23:15), Altzara (23:00 eta 23:10), Lasartera (23:00 eta 23:20) eta Zumaiara (23:10). Gainerako trenek ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan, app ofizialean, www.euskotren.eus web orrian eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.