Euskotrenek trenen gaueko zerbitzua eskainiko du abuztuaren 24 eta 31an, Elgoibarko jaiak direla eta

- EUSKOTREN - Archivo

Actualizado: jueves, 22 agosto 2019 12:08

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du datozen bi larunbat gauetan, abuztuaren 24an eta 31an,  Ermua eta Deba artean, Elgoibarko jaiak direla eta.

Eskainiko duen tren zerbitzuaren zirkulazioa orduan behin izango da, horrela, ohiko ordutegiaren orduko tren zirkulazioa indartuz Elgoibarrera eta Elgoibartik gaueko zatirik handienean., Euskotrenetik jakinarazi dutenez.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV Twitter profilean eta app ofizialean.