Euskotrenen Zumaia-Donostia autobus linean aldaketak izango dira asteazkenean, manifestazio bat dela eta

Publicado: lunes, 12 noviembre 2018 14:11

DONOSTIA, 12 Nov. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak aldaketake egingo ditu Zumaia-Donostia UK09, UK10 eta UK11 lineatako autobusen zerbitzuan asteazkenean, azaroaren 14an, eguerdiko 12:00etatik aurrera Donostian egingo den manifestazio bat dela eta.

Euskotrenek jakinarazi duenez, manifestazioak aipatutako lineatako autobus zerbitzuari eragingo die, eta Donostia barruko tarteetan atzerapenak eta aldaketak ekarriko ditu.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Gainera, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV Twitter gunea ere informazioa jasotzeko erabilgarri daude.