Fantasiazko Ipuin Laburren XXVI. Lehiaketa abiatu du EHUk

Publicado: lunes, 22 octubre 2018 17:49

GASTEIZ, 22 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitatekon Arabako campuseko Errektoreordetzak epea ireki du Fantasiazko Ipuin Laburren Unibertsitate Lehiaketaren 26. edizioan parte hartzeko idazlanak aurkezteko, "campuseko kultur jarduera bultzatu eta bertako akademiaz besteko jarduerak aberastu nahian", arduradunek iragarri dutenez.

Lehiaketan edozeinek parte hartu ahal du, aurreko hiru edizioetan saritutako egileek izan ezik. Kontakizunek originalak, argitaratu gabeak behar dute izan, eta beste lehiaketa edo txapelketetan saritu gabeak.
Bi modalitate egongo dira: Euskarazko ipuin laburrak eta Gaztelaniazko ipuin laburrak. Idazlan guztiek, gehienez, 1.000 hitz izango dute luze.

Lanak hiru aletan aurkeztu edo igorriko dira EHUko Arabako campuseko Errektoreordetzara, bertako edozein erregistro orokor erabilita (https://www.ehu.eus/es/web/idazkaritza-nagusia/erregistro-or... webgunean zerrendatuta). Lanak aurkezteko epea azaroaren 7an amaituko da.

Lehiaketak bi sari dauzka, bana kategoria bakoitzeko, eta 800na euro banatuko ditu. Zenbateko horri aplikatuko zaizkio indarreko legeriak ezarriko lituzketen atxikipen fiskalak. Saria EHUko Arabako campuseko Errektoreordetzak berariaz antolatutako ekitaldian emango da. Epaimahaia EHUko irakasleek eta literaturan munduko adituek osatuko dute. Sariaren ebazpena abenduaren 20an emango da argitara.