Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea hil da, 76 urte zituela

Fernando Mendizabal
EUSKALTZAINDIA
Actualizado 2011/03/23 19:12:59 CET

BILBO, 23 Mar. (EUROPA PRESS) -

Fernado Mendizabal euskaltzain urgazlea hil zen atzo, martxoaren 22an, Donostian, 76 urte zituela. Euskaltzain urgazlea zen, 1964ko urriaren 30ean Akademiak izendatua, Euskaltzaindiko iturriek jakinarazi dutenez.

Fernando Mendizabal Mujika Zaldibian (Gipuzkoa) jaio zen, 1934ko abenduaren 15ean. Fraide frantziskotarra izana zen. Imanol Berriatuaren ikasle izan zen.

Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera, 'Jakin' aldizkaria sortu zuen. Gero beste batzuk etorri ziren: Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Zurutuza, Joan Mari Torrealdai, eta horiek atera zuten aurrera aldizkaria.