Garraiolari bat hil da Arcelor-Mitalen Olaberriako (Gipuzkoa) lantegian gertatu den lan istripuan

Actualizado 2013/01/10 18:20:16 CET

DONOSTIA, 10 Ene. (EUROPA PRESS) -

Hiru euskal garraiolari autonomoen sindikatuak salatu du garraiolari frantses bat hil dela bere ibilgailuak harrapatuta, Arcelor-Mital enpresaren Olaberriako (Gipuzkoa) lantegian gertaturiko lan istripuan. Ezbeharra arratsalde honetan gertatu da, sindikatuak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Aipaturiko iturrien arabera, dirudienez, garraiolaria enpresaren lantegian zegoen bere ibilgailua zamalanak egiteko prestatzen. Orduan, ibilgailua gainera etorri zaio eta horma baten kontra harrapatu du. Garraiolaria berehala hil da.