Gasteizek 2.000tik gora kasu ditu eta Barakaldok Donostia gainditu du

Anbulantzia bat
GRUP LA PAU
Actualizado: viernes, 3 abril 2020 17:57

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

Gasteiz da oraindik Covid-19 gaitzak gehien kutsatu duen Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udalerria, 2.030 kasu positiborekin. Ondoren Bilbo dator, 1.218 kutsaturekin, eta Barakaldo hirugarren postura iritsi da, 335 kasurekin, Donostia gaindituz (324).

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostiral honetan emandako datuen arabera, egiaztaturiko kasu positiboen zerrendan hurrengoak Basauri eta Getxo dira (280na), eta ondoren datoz Santurtzi (138), Leioa (131), Galdakao (119), Erandio (116), Irun (112) eta Portugalete 105. Ehun kasutik behera daude Sestao (98), Durango (88), Balmaseda (87), Arrasate (85), Tolosa (84) Zarautz (73), Laudio (70) eta Bermeo eta Eibar (64na).

Gaitzaren hilkortasunari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) izandako hildakoen %60 gizonak dira: 444 hildakoetatik 226 gizonezkoak eta 178 emakumezkoak izan dira. Halere, kutsatuen artean 533 emakume gehiago daude: emakumezko 4.180 eta gizonezko 3.647 positibo.

Adinari dagokionez, hilkortasun tasarik handiena 90 urtetik gorako gizonen artean dago (%30), eta ondoren, 80-89 urteko gizonen artean (%24,2). Hirugarren indizerik handiena 90 urtetik gorako emakume kutsatuek dute (%15,5), eta ondoren daude 80 eta 89 urte bitarteko emamumeak (%13,6).

Heriotza probabilitatean urrunago daude 70 eta 79 urte bitarteko gizonak (%9,8) eta adin tarte bereko emakumeak (%7,3). Azkenik, hilkortasun tasa %4,4 da 60 eta 69 urte bitarteko gizonen artean, eta %1,2 adin bereko emakumeen artean.