Gasteizko Udalak 63.000 euro emango dizkio Euskaltzaindiari aholkularitza eta toponimiaren inguruko lanekin jarraitzeko

Gasteizko udaletxea
GASTEIZKO UDALA
Actualizado: viernes, 20 mayo 2022 14:09

GASTEIZ, 20 (EUROPA PRESS)

Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmen bat sinatuko dute aurki bi erakundeen arteko lankidetza sendotzeko. Udalak 63.000 euro emango dizkio Akademiari, Martinez de Madinak koordinatzen dituen hiriko toponimiari buruzko lanekin jarraitzeko. Udal gobernu bilerak ostiral honetan onetsi du hitzarmena.

Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, 1996ko irailean sinatu zuten bien arteko lehenengo lankidetza hitzarmena, eta ordutik, urtero berritzen dute konpromisoa. Batetik, hizkuntza arloko aholkularitza eskaintzen dio Akademiak Udalari, eta, bestetik, udalerriaren toponimiari buruzko aipatutako proiektuaren lanak jarraitzen du.

2022an Euskaltzaindiak 'Gasteizko Toponimia VII' lana aurkeztuko du, eta herri hauen inguruko azterlanarekin jarraituko du: Artatza, Gereña, Legarda, Mandoia, Martioda, Otobarren, Otogoien eta Uribarri-Dibiña.

Bestalde, Gasteizko Udal Gobernuak Araba Euskaraz jaia antolatzeko 25.000 euro bideratzea ere adostu du ostiral honetako bileran. Arabako iakstolen aldeko festa Gasteizen izango da aurten, Olarizun.