Gasteizko Udalak karpak jarriko ditu hiriko zazpi ikastetxetako patioetan

Ikastetxe bat Gasteizen.
GASTEIZKO UDALA
Publicado: domingo, 24 enero 2021 12:37

GASTEIZ, 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Udalak karpak jarriko ditu hiriko zazpi ikastetxetako patioetan, covid-19aren pandemiak sortutako beharrei erantzuteko. Karpek 200na metro koadro izango dute, eta 2020-2021eko ikasturtea amaitu arte utziko dira.

Zehazki, karpak eskatu dituzten ikastetxe guztietan jarriko dira, Barrutia ikastetxean izan ezik, baduelako. Horrela, Abendaño, Divino Maestro, Ibaiondo, Toki Eder, Odon de Apraiz, San Ignazio, Landazuri eta Santa Maria ikastetxeetan jarriko dira karpak; azken bi ikastetxeek patioa partekatzen dutenez, karpa ere partekatuko dute.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Udalaguntza-2020 laguntza deialdia baliatuz instalatuko dira karpak. Hezkuntza administrazioaren mendeko ikastetxeek erabiltzen dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzen dira deialdiaren bidez.