Gaztelugatxek 21.000 bisitari baino gehiago izan zituen joan den uztailean

Gaztelugatxe.
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: martes, 4 agosto 2020 19:12

BILBO, 4 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gaztelugatxek 21.538 pertsonen bisita jaso zuen pasa den uztailean eta bisitarien kopurua nabarmen murriztu da Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako konfinamenduaren osteko edukiera-kontrolaren lehen hilabete honetan.

Udako lehen hilabete honetan jende gehien bildu diren egunak hilaren 24a, ostirala, (845 bisita), hilaren 17an, ostirala, (842), eta hilaren 9an, osteguna, (839) izan ziren. Jende gutxien elkartu ziren egunak, aldiz, hilaren 31n, ostiralean, (521), hilaren 30ean, ostegunean, (664) eta hilaren 6an, astelehenean, (701) izan ziren.

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean babestutako gune hori bisitatzeko egindako erreserbei dagokienez, azpimarratzekoa da Estatuko turisten kopurua nabarmen hazi dela, Gaztelugatxera egindako bisiten %70,4 izatetik %90,4 izatera igaro baitira. Era berean, atzera egin du atzerriko bisitarien kopuruak, iaz bisiten %29,31 izan baitziren, eta aurten, berriz, %9a baino zerbait gehiago.

Estatutik gerturatutako bisitarien artean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru lurraldeetatik etorritakoak nabarmentzen dira, egindako erreserben %20,65a, hain zuzen. Atzetik daude Madrildik (%19,78) eta Kataluniatik (%14,26) iristen direnak, eta atzerritarren artean gehienak Frantziatik (%41,33), Belgikatik (%6,37) eta Alemaniatik (%5,48) joandakoak dira.